MAISUEN ARTEKO
ELGOIBARKO NAZIOARTEKO XXIII. XAKE TXAPELKETA.
(SUSTAPENERAKO TXAPELKETA).
(2013ko abenduaren 15etik 21era, Elgoibarren).
2013-12-18
(10:15): BOSGARREN TXANDA.
Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (3)
Alejandro Franco
Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (25):05-05.
Daniel Alsina Leal (Herrialde
Katalanak) (2.542) (3) Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (3): 05-05.
David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria)
(2.397) (25)
Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (0): 05-05.
Oleg M. Romanishin
(Ukrania) (2.495) (15) Gustavo
Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0): 1-0.
Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529)
(25) Tanguy
Ringoir (Belgika) (2.506) (2): 05-05.
GUSTAVO
BARRENETXEAREN BOSGARREN PORROTA.
Bosgarren txandak ez du
ezer erabaki. Alsina Cruz eta Paunovic Franco neurketak berdinean amaitu
dira. Aleksa Strikovicek ere berdindu du Tanguy Ringoir belgikarraren aurka.
Gustavo Barrenetxea ezin
izan du porrota saihestu Oleg M. Romanishin ukraniarraren aurka. Lau aukera
geratzen zaizkio punturen bat urratzeko.
David Astasio oso torneo
ona egiten ari da. Angel Arribas orain arte puntuatu gabe zegoen, baina eloko
91 puntu gehiago dauzka. Beraz, berdinketa ez da txarra Astasiorentzat.
2013-12-18
(17:00): SEIGARREN TXANDA.
Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal
Herria) (2.485) (3) Tanguy Ringoir (Belgika)
(2.506) (25): 0-1.
Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa,
Euskal Herria) (2.221) (0) Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (3): 0-1.
Angel Arribas Lopez
(Espainia) (2.488) (05) Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (25):
1-0.
Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (35) David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria)
(2.397) (3):
05-05.
Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (35)
Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (35): 05-05.
ALEKSA
STRIKOVIC ERE BURUAN JARRI DA.
Seigarren txandak
pil-pilean jarri du txapelketa. Aleksa Strikovicek ez du hutsik egin Gustavo
Barrenetxearen aurka eta buruko hirukotea harrapatu du. Hain zuzen ere, Dragan
Paunovic Daniel Alsina lehia zuzena berdinketan bukatu da. Bestaldetik
Cristhian Cruzek ezin izan du David Astasio gainditu. Berdinketak gasteiztarraren
lana are eta hobea egiten du.
Puntu erdira jarri da
Tanguk Ringoir belgikarra, Alejandro Franco garaitu ondoren. David Astasio ere
puntu erdira dago eta Alejandro Franco puntu batera. Txapelketako berdintasuna
agerikoa da.
Angel Arribasek lehenengo
garaipena eskuratu du. Bazuen garaia burua altxatzeko.
SAILKAPENA.
1)
Aleksa Strikovic (Serbia) (2.526) 4 puntu.
2) Daniel Alsina Leal
(Herrialde Katalanak) (2.542) 4 puntu.
3) Cristhian Cruz (Peru) (2.549) 4 puntu.
4) Dragan Paunovic (Serbia)
(2.500) 4 puntu.
5) Tanguy Ringoir (Belgika)
(2.506) 35 puntu.
6) David Astasio Lopez (Araba, Euskal
Herria) (2.397) 35 puntu.
7) Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa,
Euskal Herria) (2.485) 3 puntu.
8) Oleg
M. Romanishin (Ukrania) (2.495) 25 puntu.
9) Angel Arribas Lopez (Espainia)
(2.488) 15 puntu.
10) Gustavo Barrenetxea Bahamonde
(Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) 0 puntu.
2013-12-19: ZAZPIGARREN
TXANDA.
Daniel Alsina Leal (Herrialde
Katalanak) (2.542) (4) Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (3).
David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria)
(2.397) (35)
Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (4).
Oleg M. Romanishin
(Ukrania) (2.495) (25) Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (4).
Aleksa Strikovic
(Serbia) (2.529) (4) Angel Arribas Lopez (Espainia)
(2.488) (15).
Tanguy Ringoir
(Belgika) (2.506) (35) Gustavo
Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0).
BARRENETXEA,
FRANCO ETA ASTASIO, UNE ERABAKIGARRIAN.
Oso partida
garrantzitsuak dituzte Euskal Herriko jokalariek.
Gustavo Barrenetxeak puntuatzen
saiatu behar du, aukera gutxi gelditzen zaizkio eta. Ez du erraza izango, eloko
285 puntuk bereizten dute Tanguy Ringoir belgikarrarengandik.
Alejandro Francok
azkeneko galeraren arantza atera nahiko du. Daniel Alsina katalanak ez dio
erraztasunik emanen. Bigarren zerrendaburua da eta torneoa ikusmiran dauka.
David Astasiok azpitik
bigarren eloa zeukan hasieran. Hala ere, hor dabil onenen artean. Dragan
Paunovicen aurka beste aukera bat dauka bere maila igo dela erakusteko.
Cristhian Cruz eta Aleksa
Strikovic faborito dira beren partidetan. Pronostikoa betez gero, oso ongi
kokatuko dira azken txanpari begira.
2013-12-18.
Iturria:
http://chess-results.com/tnr119137.aspx?lan=2&art=2&turdet=YES&flag=30&wi=821
webgunea.